- Aurtengo kartelaren egilea Txakur Gorria sormen kolektiboa da. Kartela Landakoko planoan oinarrituta dago eta bertako mugimenduak irudikatzen ditu: sarrerak, irteerak, geldialdiak, orrialdeak pasatzeko keinuak, besarkadak...

- 53. edizioko leloa "DA! asko dira!" izango da. Euskal kultura oparoa eta aberatsa da, eta aniztasun horren isla da Azoka.

- Abenduaren 5etik 9ra arte egunero kontzertuak egongo dira Plateruenan, Durangoko Azokaren baitan. Eskaintza anitza egongo da: ibilbide luzeko taldeak, talde berriak, estilo nahasketa eta abar.

Abenduaren 5ean ospatuko den Ikasle Egunerako Euskal Herriko ikastetxe eta hezkuntza-zentroetako ikasleei zuzendutako diziplina anitzetako tailerrak antolatu dira.
Tailerretan izena emateko epea urriaren 1etik 15era egongo da zabalik.

  • Sortzaileek Azokako guneetan parte hartzeko aukera izango dute beste urte batez. Proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte urriaren 1etik 15era.
  • Azken urteetan bezala, zortzi gune ezberdin izango dira eta, besteak beste, aurkezpenak, mahai-inguruak, hitzaldiak, emanaldiak eta tailerrak izango dira bost egunetan.

Andra Mariko elizpetik merkatu zaharrera, merkatu zaharretik karpa erraldoira, karpa erraldoietik Landakora, eta Landakotik... Durango osora! Azoka zortzi gunez osatutako kultur ekimena bihurtu da, Durangoko herri osora zabaldu dena!

Hau da, egunez egun, 49. Durangoko Azokan, Plateruenan eta Ahotsenean (zuzenekoen karpan) joko duten taldeen eta ordutegien zerrenda osoa: